"Hondarribia dantzan" asteburuan espero dira ekimen jendetsuenak

Antxeta Irratia 2017ko maiatzaren 24a

Asteburu honetan Hondarribia Dantzan Jaialdiaren 11. ekitaldia ospatuko dute ostiralean hasi eta igandera bitartean. Astean zehar ere, zenbait hitzordu proposatu ditu Kemen Dantza Taldeak. Xehetasun guziak, Kemen-eko musikaria den Peio Hirigoyenen eskutik bilduko ditugu. Gure estudioetan izango baitugu.