TOKIKOM, Tokiko komunikabideek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak EKONOMIA GUREAN saioen gure eskualdeko txanda eskaini du gaur, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Bertan, Bidasoako ekonomiaren errealitatea ongi ezagutzen duten herritarrak etorkizuneko desafioei begira jarri dira. Antxeta Irratiaren laguntzarekin antolatutako saio honetan, tokiko garapena eta ekonomiaren erronkak aztergai jarri dituzte. Ordubeteko solasaldi horretan, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutoko Aitziber Elola, eta Bidasoako ekonomia gertutik ezagutzen duten bi gonbidatu ere izan dira. Antxeta Irratiarekin elkarlanean Ekonomia sozial eta solidarioari buruzko ikerketa egin duen Ibai Estaibarlanda, eta Bidasoa Bizirik-eko Juan Maria Altuna Txisun bera. Hortaz gain, ekonomia tradizionalaren irudiko den Done Pedro Itsasgizonen Arrantzaleen Kofradia, eta proiektu berritzaileak ere, presente izan dira. Esate baterako, bertako garagardo artisaua ekoizten duen Bidasoa Basque Brewery. Entzungai dituzue parte hartu duten batzuen esanak