Enpleguaren astea ospatzen ari da Bidasoa Bizirik Garapen Agentzia

Antxeta Irratia 2017ko mai. 22a, 00:00

19.edizioa da honako hau. Astelehen hontan bidasoaren bi aldeetako 30 enpresa eta erakunde publikok elkarrizketak eskaini dizkiete lan bila aurkeztu diren 528 lagunei. Guztira 834  curriculum jaso dira, eta orotara 103 eskaintza egin dira 160 lanpostuetarako. Eskaintzen %35 ostalaritzarekin lotutako lanak dira, eta industria sektoreari lotutako lan eskaintzak soilik aldiz, % 7a besterik ez. Juan Mari Altuna “Txisun” Hondarribiko zinegotzia eta Bidasoa bizirik garapen agentziako ordezkaria