Ekonomia Gurean bihar Irunen

Antxeta Irratia 2017ko mai. 22a, 00:00

 TOKIKOM, Tokiko komunikabideek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak tokiko ekonomiaz elkarlanean ekoitzitako EKONOMIA GUREAN saioen, gure eskualdeko txanda iritsi da. Bihar goizeko 11:00etan Irungo Amaia Kultur Zentroan dute hitzordua emana. Bidasoako errealitatea ongi ezagutzen duten herritarrak etorkizuneko desafioei begira jarriko dira bihar. Antxeta Irratiaren laguntzarekin antolatutako saio honetan, tokiko garapena eta ekonomiaren erronkak aztergai jarriko dituzte. Ordubeteko solasaldi horren deialdia egiteko, gaiari buruz interesatu gara. TOKIKOMen proiektu honen eramailea den Alaitz Artolazabalekin hitz egin dugu