Elkartasun partiduak

Antxeta Irratia 2017ko mai. 22a, 00:00

Euskal preso eta iheslarien sustenguz, 14.edizioa ospatuko du Futbol 7 ekimenak larunbata honetan. Hendaiako Hondarraitz zelaian da hitzordua goizean goizetik, finala jokatu bitarte. Ohi bezala, herri bazkaria antolatu dute, mahain ingurua, kontzetuak eta jolasak. Antolatzaileekin hitz egin dugu eta berek eman digute egunaren berri.