Toki Alaiko Bigarren Hezkuntzako Ikasleek solidaritzako zenbait proiektu landu dituzte azken hilabeteetan. Bospasei urte daramatzate, gazteekin halako proiektuak garatzen. Eta kalera atera dira aurtengo proiektuak gizarteratu eta herritarrak gai ezberdinei buruz sentsibilizatzeko xedez.
Horrela, goizeko 9:00etatik 13:00era Irungo Zabaltza plazan izan dira, hiru aterpetan banatuta, beste hainbeste proiekturekin.
Aterpe batean Zaporeak eta saharar errefuxatuekin elkartasunean, kartel eta argazkien bitartez gaur egungo errefuxiatu kanpamenduen egoeraren berri emango dute. Beste aterpe batean, beste ikasle talde batek minbizia jasaten duten haurreekin lanean aritzen den Aspanogi Elkarteari buruz informazioa eskaini dute. Eta beharbada, praktikoena, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen laguntzarekin, kanpaina ospitalea izan da. Ikasleek herritarrak animatzeko helburua baitzuten odola eman dezaten.
Ikasleekin mintzatu gara, berehala entzungo ditugunak. Baina aurretik iraskasle eta proiektuen eramaileen azalpenak bildu ditugu. Marta Irazoki