Carmen Kaleko Bandera herrikoia jokoan larunbata honetan

Antxeta Irratia 2017ko mai. 17a, 00:00

Hondarribia mendeetan zehar Nafarroako portu bakarra izan dela jakina da. Baina horren irudikoa izango da asteburu honetan ere. Izan ere, Iruñeako Irrintzi eta Algara peñek estropada egingo dute larunbatean Hondarribiko uretan. Ekimen aski bitxia da, bitxia den bezala estropada horren zergatia. Sanferminetako eztabaida bat argitzeko egingo baita. Larunbatean da hitzordua, eta Carmen Kaleko Bandera izango dute jokoan Irrintziko eta Algarako kideek Puntaleko kanalean. Ez da kontu txikia jende pila Iruñeatik Hondarribira autobusetan etorriko baita, bakoitzak bere arraunlariei animatzera. Iazko San Fermin Txikito egunean adostu zuten hitzordua, hondarribiar bat tartean zela. Are gehiago, esan beharra dago, hondarribiar horrek zerikusi handia duela erronkan, berak bota baitzien hordagoa bi peñetako kideei.

Ketxus Ponce antolatzailearekin hitz egin dugu