Abotsanitz Udal Taldeak joan den urriaren 21ean autokarabanen erabilera erregulatzeko proposamen bat egin zuen mozio gisa sarrera emanez. Urriaren 27an burututako udalbatzan aztergai izan zuten, eta eztabaida horretatik, aho batez onartu zituzten zenbait neurri hartzea. Udal mailako araudia garatzea autokarabanei dagokienez, eta hauei zuzendutako zerbitzu-gune bat finkatzea. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, eta udako sasoia gainean dugula, Abotsanitzek salatu du ez dela hartutako konpromisorik bete. Ez da araudia egin, ezta zerbitzugunerik finkatu ere. Eta autokarabanekin aurreko urteetan emandako arazoak, berriz ere ematen hasiak direla salatu dute. Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramalea