Museoen nazioarteko eguna ospatuko dute Oiasson ere

Antxeta Irratia 2017ko mai. 16a, 00:00

Ostegunean Museoen Nazioarteko Eguna izango da. Aurten Museoak eta istorio eztabaidagarriak: Museoetan esanezina esan lelopean Euskal Herriko museo andana batek programazio berezia antolatu dute. Eta gurean, Oiasso Erromatar Museoak ere bat egin du ekimenarekin. Baskoniako erromanizazio prozesuaren gunerik garrantzitsuenetakoa izan zen gure eskualdea, eta horri buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu Oiasso Museoak egunotan. Kultur hitzordu hainbat proposatzeaz gain. Hasteko, ostegunean bertan, museo dohainik bisitatzeko aukera emango dute. Eta ostirala eta larunbatarekin, hainbat hitzordu proposatuko dituzte.

Marijo Noain, Oiasso Museoko jardueren arduradunarekin hitz egin dugu.