Azken hiru urteetan bezala, eguerdiko 12:30etik hasita, Hondarribiako Kasino Zaharreko lorategietan familientzako musika deskubritze tailerrak eta zuzenezko kontzertuak izanen dira. Gainera, azken aldian pausa hartua zuen Bidasoaldeko LURRA taldearen itzulera izango dute nobedadea. Euren hirugarren diska prestatzen ari diren honetan, aurrerapen kontzertu bat eskainiko dute Kasino Zaharrean larunbata hontan. Hortaz gain, TxikiMusika saioak, beti bezala musika estimulazio goiztiarraren tailerra, eta musika tresna ezberdinak probatzeko aukera eskainiko die txikienei, Kuttuna Haur Eskola, Lanbroa eta Eskola Musik-en eskutik. Karlos Sanchez antolatzailearekin hitz egin dugu.