Labore txingudi, Irun, Hondarribia eta Hendaiako bizilagunei zuzendutako kontsumo talde berria sortu dute, larunbata honetan, elkartearen saltokiaren estrenaldia egin dute. Elkarte honen helburua tokiko produktuak eta ekologikoak sustatzea da. Kontsumo taldearekin bat egiten duten bazkideek Irungo Lakaxita gaztetxean ireki duten saltokian produktuak erosteko aukera izango dute.