Behobian merkatariek antolatutako IV. Erdi Aroko Azoka ospatuko dute gaurtik igandera. Dagoeneko martxan dago 60 postuekin, auzoa animatu eta merkataritza biziberritzeko helburuarekin. Aurreko urteetan jende anadana bat hurbildu izan da, eta aurtengoan ere, hala espero dutenez, animazio, eskulangile tailer eta azoka postuak bilduko dira bertan.Ruben Fraile, Behobiako merkatarien elkarteko arduradunak esplikatu digunez, komertzioa dinamizatzeko tresna eraginkorra da. Behobiako IV. Erdi Aroko Azoka martxan dago iada, eta gaur eta bihar, goizeko 11:00Etatik iluntzeko 21:30ak arte irekia egongo bada, igandean 21:00ak arte. Halere, inguruko tabernekin batera, giroa beranduago arte luzatuko da.