Maiatzaren 19tik 21era ospatuko da "Antzerkiaren maiatza" festibala

Antxeta Irratia 2017ko mai. 11a, 00:00

17 Konpainien lanak ikusi ahal izanen dira aurten Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalean. 33. Edizioa antolatu du Hendaiako Herriko etxeak, Chimeres antzerki taldearen laguntzarekin maiatzaren 19tik 21era. Arte eskenikoak publiko ororengana hurbiltzeko xedearekin, dantza, antzerkia, musika edo eta zirkoa izanen da aurten ere. Bi antzezlan euskaraz ikusi ahal izanen dira aurten , Borobil Teatroaren “Jokoz Kanpo” lana eta Chimeres antzerki taldearen “Azken itzulia”. Familia osoari begira jartzen den festibalak aurten lehen aldiz, ttipienentzako egina izanen den Herrixka bat sortuko dute Gaztelu Zaharren. Marie Helene Estekandi, Chimeres antzerki taldeko kidea festibalaz mintzatuko da goizeko 11etan kulturalea magazinean.