Larunbatean zabalduko ditu ateak Labore Txingudik

Antxeta Irratia 2017ko mai. 10a, 00:00

Labore Txingudi kontsumo talde berriak maiatzaren 13an abiatuko du bere ibilbidea. Lakaxita gaztetxearen bigarren solairuan, elkarteko bazkideentzat saltoki edo azoka bilakatuko den gunea atontzen ari dira egunotan. Kontsumo eredua, ekonomia sozial eraldatzailearen alde bideratuz, tokiko ekoizleei lehentasuna emanez eta kalitatezko produktuak eskainiko dituzte bertan, ahal delarik ekologikoak.