Gaur, hasiko da Bidasoko 45. Itzulia. Lau etapa motz baina malkar izango dituzte aurretik bertan parte hartuko duten 19 taldeetako txirrindulariek. Larunbata arte, azken etapara arte, ziur ez dela deus ere erabakita geldituko. Ibilbidea, azken urteetako ohikoa da (behean zehaztasunak), lau etapa, gogorrena azkena larunbatean (Irun-Irun). Faborito argirik ez du probak, bai ordea maila ona. Izan ere, Espainiako Estatuan Elite/Sub23 Mailan dauden talde onenak izango dira datozen egunetan inguruko errepideetan lehian, baita Italia, Frantziako edo Belgikako taldeak ere.
Honakoak dira, xehetasunez, etapak
Lehen etapa (hilak 10, asteazkena). Irun-Irrisarri Land. 107,1 kilometrokoa, ziurrekin Igantziko (Nafarroa) Irrisarri Landera iristeko mendatean erabakiko dela etapa (3. mailako mendatea da). 14:25ean abiatuko da etapa Urdanibia plazatik, eta 17:10-17:20 inguruan bukatu Nafarroako abentura parkean.
Bigarren etapa (hilak 11, osteguna). Hendaia-Hondarribia. 123,1 kilometrokoa, Jaizkibelgo azken traka da (17:00ak inguruan pasatuko dira bertatik) eguneko puntu beroena. Hendaiako Gaztelu Zaharren abiatuko da lasterketa (14:20), Hondarribiko Harresilandan 17:35 inguruan bukatzeko.
Hirugarren etapa (hilak 12, ostirala). Orio-Orio. Klasikoa etapa hau Bidasoko Itzulian, baita luzeena ere, 130 kilometrokoa. Bigarren mailako bi mendate ditu (Mandubia eta Aia) eta hirugarreneko bat (Meaga). Orioko Arrantzale kalean egongo dira irteera (14:25) eta helmuga (17:45-17:55).
Laugarren etapa (hilak 13, larunbata). Irun (Ficoba)-Irun (Colon). Etapa motzena, 77,5 kilometrokoa, baina intentsoena. Bidean Gurutze (3. mailakoa, 15:10 inguruan), Aritxulegi (1. mailakoa, 15:25), Agina (1. mailakoa, 15:40) eta Erlaitz (1. mailakoa, 16:30) igoko dituzte partaideek, handik Colon hiribideko helmugara joateko (17:00 inguruan). Ziurrenik, eta aurrekon urteen antzera, etapa honetan markatuko dira Itzuliko diferentzia nagusienak.
Antton Mendia, Bidasoako itzuliaren zuzendariarekin hitz egin dugu