Asteburuan ospatuko dira Mendeluko jaiak

Antxeta Irratia 2017ko maiatzaren 10a

Mendeluko jaiak iritsiko dira asteburuan, ohi denez. Jai batzordeak aurreratu duenez “batez ere haurrak izan dituzte kontuan” egitaraua osatzeko orduan, baina helduentzat ere bada zertaz gozatu: askotariko dantza erakustaldiak, bertsolariak, erraldoiak eta buruhandiak, herri bazkariak, lehiaketak (tortilla, igela, toka…), xakea, ponyak, musika emanaldiak, magia…  Ekitaldi gehienak auzo elkartearen inguruan egingo dituzte.Antolatzaileekin hitz egiteko aukera izan dugu.