Sasiko gaztetxeak eraso bat salatu du

Antxeta Irratia 2017ko mai. 9a, 00:00

Erasoa maiatzaren 7ko gauean iragan zela azaldu dute kideek. Gazte batek erran duenez, Gaztetxera ailegatu zirenean erasoarekin topo egin zuten. Hain zuzen, sarrerako sarraila hausten saiatzeaz gain, hainbat leiho suntsitu zituztela aipatu dute. Gogoratu, joan den  astean, Sasiko Gaztetxearen kontrako salaketa aztertu zutela Baionako epaitegian, eta ekainaren 7an jakinaraziko duela epaileak bere erabakia. Prozedura judiziala dela eta, "mehatxu" bat izan daitekeela uste du kideak. Erasotzaileak Gaztetxera sartu ez direla azpimarratu du.