Bidasoan Euskaraz bestaren edizioa bururatu berri da eta gastronomiak, kirolak eta kulturak bat eginez, egitarau aberatsa izan da asteburuan zehar. Larunbatera begira jarriko gara bereziki, Euskal Herriko arno dastaketarekin batera, elkarteen arteko pintxo txapelketa ere iragan baitzen. Imuntzo eta Belokik giroa emana, epaileekin mintzatu gara ere.