Uztearen desafioa, "10 egun pantailarik gabe" ekimena alegia, proposatu zaie Urrunako San frantsez Xabier ikastetxeko ikasleei, gaur gaur hasi eta hilaren 18a bitarte. Ekimen hori, Jacques Brodeur Quebectarrak asmatu zuen duela hamabost urte eta pantailak ez erabiltzeak ondorio aski positiboak ukan zituen agresibitate egoerak apalduz eta haurren arteko komunikazioa hobetuz. Desafioak zentzua ukan dezan, elkartze eta deskubritze jarduerak proposatuko dizkiete 10 egun horietan. Eneko Jorajuria, Urrunako San frantsez Xabier ikastetxeko irakaslea eta proiektu honen bultzailailea da eta berarekin hitz egin dugu.