Zaldunbordan Outlet Village izeneko proiekutari, ezetza eman diote eragile askok

Antxeta Irratia 2017ko mai. 5a, 00:00

Ekologistak Martxan, Dendartean merkatari txikien elkarteak eta Hondarribiko Abotsanitz udal taldeek, Zaldunbordan Outlet Village izeneko 100 denda outlet bilduko dituen gune erraldoi bat egiteko proiektua salatu dute. Proiektua berak suposatzen duenagatik ingurumen eta tokiko ekonomiarako, bai eta Hondarribiko Udalak eramaten ari den formagatik ere.

Zaldunbordan, 40.000 metro karratu eraikigarri ekonomia jardueretako bideratu nahi da, baina horretarako Hiri Antolamendu Planean nekazal-lurra dena birkalifikatu beharra zegoen. Eraman den prozesua berehala aipatuko dugu.

Baina ideia gutxi batzuk eta argi eukitzeko. Lehenik eta behin, Ekologistak Martxan-eko Pilar Barquiek honakoa dio, proiektuak suposatzen duenagatik, Udalak atzera egin beharko lukeela defendatzen baitute:  « Ingurumenari begira, babestutako Jaizkibel mendia eta Aiako Harria Natur Parkearen arteko korridorea osatzen duen lur eremuaren suntsiketa suposatzen du proiektu honek. Jaizkibel mendia ezin da isolatu, biodibertsitatea eta animalien joan-etorria jokoan delako. Jaizkibel arriskuan dago beraz, eta lur eremu horren eraldaketa atzerabueltarik ez luke izango. Hortaz gain, mugikortasun jasangarriaren aldetik, eraso handia suposatzen du. Hirigunearen beste muturrean, 6 milioi erosle potentzial erakartzeko asmoa duen 100 outlet denda eta 1.000 aparkaleku gune bat eraikitzeak, zirkulazioa emendatu, eta kutsadura nabarmen handituko baitu. Eta komertzio txiki eta jasangarriaren interesen kontra doa gainera. Proiektu honek, Udalek ezinbestean bete beharra duten, Eusko Jaurlaritzak berak agindutako Aldaketa Klimatikoaren Kontrako zein Biodibertsitatearen Bermerako irizpideen kontrako eraso larri bat dela dio Pilar Barquinek ». Bestalde, Dendartean merkatari txikien elkarteak gogor salatu du proiektua ere. Multinazional eta enpresa handien eskutik, hirien kanpokaldeetan merkatalgune handiak eraikitzeko dinamika, ekologiaren kontra joateaz gain, hiriguneen kaltezrako direlako. Merkatari txikiak desagertarazten dutelako batetik, eta bestetik ere, enpresa handi hauek sortzen omen dituzten lanpostu finkoen hirukoitza desagertarazten dituztela diote, zeharka bada ere. Euren kontratuetan, Konbenio Estatalak aplikatzen dituztela aintzat hartuta gainera, lan prekarietatean sakontzea baino ez du ekartzen. Baina Outlet Village edo hiriaren proiektuaren kontra agertzeko arrazoi gutxi balira, Abotsanitz udal taldeak Zaldunbordako lur eremuaren salmenta geldiarazteko eskatu dio idatziz Hondarribiko Udalari. Izan ere, hau guztia aurrera eraman ahal izateko prozedurak ez dira argiak, ezta legezkoak haien ustetan. Lur erezmuaren erosketa eta salmentari buruz xehetasunak ematen dizkigu Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramaleak .

Lur eremuaren erosketa eta birkalifikazioari buruz ari garela. Abotsanitzeko zinegotziak harrituta agertu dira gerora, jakin izan dutenean, Hirigintza Plan Orokorrean Udalak ezinezkoa duela Zaldunbordako 40.000 metro karratu horien erabilera kalifikazioa aldatu