Dantza nagusi bihar Hendaian eta Biriatun

Antxeta Irratia 2017ko mai. 5a, 00:00

Hendaian eta Biriatun, euskal dantza izango da nagusi bihar, Akelarre elkarteak antolatu duen Dantza Karrikan ekimenari esker. Bihar 180 bat dantzari txiki bilduko dira, Akelarrek gonbidaturik, Muthiko Alaiak (Iruñea), Tronperri (Durango), Udaberri (Tolosa), Oinatz (Oñati) eta nola ez, AKELARREko gazteak ere bai. Asun Mikelarena, Akelarre elkarteko ordezkaria