Hondarribia prekarietatearen paradigma dela salatu du ELAk

Antxeta Irratia 2017ko mai. 5a, 00:00

 ELA sindikatuak Hondarribiko Udaletxeko arkupeetan elkarretaratzea egin du. 82 langile ditu Udalak, eta horietatik 43 baino ez dira kontratu finko batekin lanean ari. Bajak ez dira kubritzen, ez dira ordezkatzen eta behin beinekotasun maila handia dela diote. Interino gisa lanean behin behineko egoera egokonkortu ezinik dagoenik ere badago 1990. urteaz geroztik. Hortaz, Hondarribia, prekarietatearen paradigma dela salatzen dute. Xabier Etxaniz, ELA sindikatuko Gizalaneko arduraduna.