Irungo Udalak Zabaltza plazan antolatu ohi duen familientzako kirol aisialdi ekimen honek, ezgaitasunen bat duten pertsonen inklusibitaterako kirol egokituak probatzeko aukera emango du maiatzaren 7an. Beti bezala, Colon ibilbideko zirkulazioa itxi egingo dute 11:00etatik 13:30era Iparralde eta Gipuzkoa etorbideetako bidegurutzeen artean, eta bertan, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federakuntzak proposatutako hainbat jarduera egin ahal izango dira.
Haien helburua da, denok elkarrekin jolastuz, kirolaren "superazio izpiritua" gizarte osoa inklusiorako bidean jartzeko tresna egokia dela erakustea. Ezgaitasun fisiko edota kognitiboen gainetik, denok berdinak garelako. Jarduera horiekin batera, Irungo Aurreratu elkarteak zumba ikastaroa eskainiko du, eta ASPANORGI elkartearen aldeko lasterketa solidario bat ere proposatzen dute.
Jurgi Anasagasti, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federakuntzako teknikariarekin mintzatu gara.