«Bai dibertsitateari/Yes to diversity» jaialdia Hendaia

Antxeta Irratia 2017ko mai. 3a, 00:00

Europar Batasunak sustatzen duen ekimena da, eta Hendaiako Gazte Informazio bulegoan europar bolondresen zerbitzua egiten ari diren bi gazteen ideia izan da Hendaian ospatzea. Heldu den asteburuan ekimen honen bitartez, kultur-aniztasuna, errespetua eta tolerantziaren baloreak sustatzea dute helburu. Igandean, Hendaiako kaserna zaharrean, arratsaldeko 14:00 etan, herrialde ezberdinetako janari dastaketa izango da,  eta arratsaldeko 19:00etan kontzertuak, Enrique Lamas, Tommy Chev, Saffron eta Falta taldeekin.