Hondarribian, osteguna, ostirala eta larunbatean V. Ondareen Hondarribia Foroa burutuko da herrian. ARMA PLAZA Fundazioak eta Hondarribiko Udalak antolatua, aurreko urteetan, Brasil edo Kolonbia bezalako herrien kultura, hiri harresituak eta gastronomia ezagutzeko eta Hondarribiarekin alderatzeko aukera eman eta gero, aurten Dakar, Senegalgo hiriburua izango dute hiri gonbidatua. Jardunaldi hauen helburu nagusia Hondarribiaren historian eta bizimoduan harresiek izan duten eraginaren inguruko hausnarketa bat burutzea da. Eta horretarako aukera izango da hainbat hitzaldiekin, ostegun goizean, Carlos V. Paradorean.
Baina ondare material eta historikoa bezain garrantzoitsua da, inmateriala ere. Eta hortan, Hondarribiko Uralde Berri eta Arraunlari jatetxeekin, bertako errezeta tradizionalak, Senegalgo gastronomiaren uztartuko dituzte. Horretarako, Suzanne Badiane eta Mapate Ndiaye sukaldari senegaldarrak gonbidatu dituzte. Suzanne Badianek dio, “Senegaldik abiatuta, Frantzian eta bereziki Belgikan garatu duela bere sukaldaritza ibilbide profesionala, eta bere ustez gastronomia tresna egokia da kultura partekatzeko eta elkarren artean ezagutza sustatzeko. Era berean, etorkin komunitateetan, haurrak euren kulturarekin lotzeko, eta desegituratutako etorkin familiak elkartu eta elkarrekin integratzeko ere baliagarria dela dio”. Arma Plaza Fundazioko presidente-ordea, Kalixa Silanes-i galdetu diogu, ea Senegal hautatu duten kasualitatez, hala, kontuan hartuta Hondarribian komunitate senegaldarrak hainbat familia biltzen dituela gaur egun.
Hiru eguneko egitarauak, hitzordu ugari ditu bere baitan