APHP Pariseko Ospitaleak erakundeak Hendaiako Sasiko Gaztetxearen kontra aurkeztutako salaketa aztertu du epaileak. Gaiari buruzko erabakia ekainaren 7an jakinaraziko duela iragarri du Gaztetxeko kide batek. Auzia iragan den bitartean hamarnaka gazte elkartu dira egitasmoari eta gazteei sostengua helarazteko. "Sasiko ez duzue hilko" mezua islatzen zuen pankarta eutsi dute ekimenean parte hatu dutenek.