Lakaxitan egokitu duten egoitzaren atontze lanetan ari dira egunotan. Bertatik, tokiko ekoizleen produktuak eta ekologikoak bultzatuz, eskualdeko ekonomia saretu, ekoizpen bide eta ekoizleen lan baldintza duhinak sustatu, eta kalitatezko elikadura osasuntsua bermatu nahi die kontsumo taldeko bazkideei.
Hauek Lakaxitan izango duten azokagunea izango dute erosketak egiteko parada, eta topagune, urtean 60 euroko bazkidetzaren truke. Momentuz, 38 kide bildu dira, eta eskualdeko eta Euskal Herriko hurbileko ekoizleak lotu dituzte produktuen hornidurarako, arraultze, esneki, zereal, lekale eta barazkietatik hasita, kafea, azukrea edota haragietara.
Dornaku, azokgunean bazkideei harrera egingo dien elkarteok langilearekin mintzatu gara.