Irunen Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburu honetan. Udal Musika Kontserbatorioak eta hiriko 5 dantza akademiek antolatuta, Dunboan ospatuko dute eguna gaur eguerditan. Dantza Klasikoko Akademiek hainbat barra-ariketa egingo dituzte, adin guzietako dantzarien eskutik. Iaz bezala, aurtengoan ere Dunboako kanaleko barandan 12:00etan ttikienek parte hartuko dute 112 dantzari inguruk, eta 12:30ean 90 bat dantzari koxkorragoen txanda izango da.
Aurtengo nobedadea, aldiz, atzo Irungo Udalak Pauso-K akademiari egin zion harrera ofiziala izan zen. Irailean Parisen ospatuko den "Bizi Ezazu Zure Ametsa" izeneko Europako dantza lehiaketaren finaletara sailkatu baitira.
Paula Bujanda, Pauso-K akademiako zuzendariarekin mintzatu gara.
Irailaren 9an eta 10ean Parisen aurkeztuko dituzten koreografiak San Juan plazan eskaini zituzten atzo.