Errefuxatuen eskubideak errespeta daitezela aldarrikatuko du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Santiago zubian

Antxeta Irratia 2017ko api. 26a, 00:00

Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek, Baiona-Gernika arteko zutabea antolatu du ostiralean hasi eta igandera bitartean. Eta ostiralean bertan, 17:00etatik 18:00etara, Irungo Santiago zubian ekitaldi sinbolikoa egingo dute Iparraldeko eta Gipuzkoako zutabeak  elkar lotzeko unean.

Europako ateetan errefuxiatuekin ematen den blokeo egoera jasanezina salatu nahi dute horrela, eta agintariei legea bete dezaten eskatzeko giza zutabea izango da. Plataforma kideen arabera, "herritarrek ozenki hitz egin dutelako iada, baina elkartasun ekimen pribatuek ezin dute legeak estali beharko lukeen hutsunea bete". Zentzu honetan, Europako Batasunak markatutako estatu kideen errefuxatu harrera kopuruak ez direla bete, eta 1951. urtean Nazio Batuen Konbentzioak agintzen dituen irizpideak ere ez direla betzen salatu dute. 

Europan hedatzen ari den "beldurraren eta gorrotoaren diskurtsoa alboratu" eta errefuxiatuek legez dituzten eskubideak bete daitezela galdegingo duen zutabeak gure eskualdea zeharkatuko du. Hala, ostiralean arratsaldeko 17:00etan, Iparraldeko zutabeari ongi etorria emango diote Santiago zubiaren aldamenean dagoen plazatxoan, eta harekin batera 18:05etako Euskotreneko topoa hartuta Gernikarako bidea segitu aurretik, ekitaldi sinboliko bat prestatu dute. Manifestu baten irakurketa, Kemen dantza taldearen agurra edota Irunabarreko kideen bertsoak ere osatuko dute ekitaldia. Zutabean parte hartzeko, zein ekitaldia sustengatzeko deialdia luzatu diete bidasotar orori. 

Arantxa Odriozola eta Jesus Rodriguez, Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko kideekin mintzatu gara.