Bedeinkaturik ala gabe, 15.000 opila inguru dastatuko dituzte bidasotarrek San Marko egun honetan

Antxeta Irratia 2017ko api. 25a, 00:00

Erlijio kutsua badu ere, bedeinkaturik ala gabe, opila dastatzeko aukera izango dute milaka irundar eta hondarribitar apirilaren 25 honetan ere. Supermerkatu zenbaitzuetan saltzen dituzten opila industrial merkeenetatik hasita, okindegiek egiten dituztenetatik pasata, edota Aguirre, Arbelaitz, Kai-Alde edo Hawaik saltzen dituzten artisauenetara, orotara, 15.000 bat opil kontsumituko dira gaur eta bihar artean Irun eta Hondarribian.

Hondarribiko Hawai obradorean izan gara, bertako labeetatik ateratzen diren 3.000 opilei buruz mintzatzeko. 

San Marko Eguna edo Opila Eguna ospatzen dute gaur Irun eta Hondarribian. Eta eguna arazorik gabe aurrera ateratzeko Irungo Udaletik Prebentziorako neurri plana abian jarri dute. Irungo Udaltzaingoak alkohola salduko duten taberna eta dendetan zaintza lanak egingo ditu, adin txikiko inork alkohola eros ez dezan. Eta ustekaberik eman ez dadin ere, San Martzialera zein Guadealupera joateko dohako autobus zerbitzuak antolatu ditu. Ordu erdiro abiatuko dira goizeko 10:00etatik 14:00ak arte, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:30etara ere.

Hondarribian ere Udal Prebentzio Komunitariotik eskoletan alkoholaren kontsumo goiztiarrari buruz urtean zehar eta espreski Opila Egunerako egiten duten sentsibilizazio kanpainarekin batera, udal zerbitzu hainbat dira, elkarrekin lanean, dena ondo atera dadin. Eta aurten, alkoholarekin ez ezik, adin txikikoen tabakoaren kontsumo goiztiarra landu dute espreski. 

Baina Opila Eguna tradizioa den heinean, asko direla bedeinkapenaren erritoarekin konplitzen dutenak. Eta erlijio kutsua badu ere, bedeinkaturik ala gabe, opila dastatzeko aukera izango dute irundar eta hondarribitar gehienek. Izan ere, supermerkatu zenbaitzuetan saltzen dituzten opila industrial merkeenetatik hasita, Ogi-Berri, Tahona eta beste zenbait okindegik egiten dituztenetatik pasata, edota artisauenetara, Aguirre, Arbelaitz, Kai-Alde edo Hawaik saltzen dituztenak, esate baterako, 15.000 bat opil kontsumituko dira gaur eta bihar artean Irun eta Hondarribian.

Horietatik, 3.000 opila Hondarribiko Hawai obradoreko labeetatik ateratzen direla jakin ahal izan dugu. Maia Muruaga lankidea hurbildu zen atzo Hondarribiko Errebellin kalean duten obradorera. Lanez lepo zebiltzatela topatu zituen, baina bedeinkapen guztiak eman zizkiguten, haien opilen berri bertatik-bertara jaso ahal izateko.