Hendaian eskuindarren gorakada nabarmena izan da, 5 urtetan Fronte Nazioanalak %5etik %13ra pasa baita Hendaian.
Kontuan hartu beharko litzateke, bestalde, Hendaian bizi diren herritarren %30 inguruk ez duela hauteskunde hauetan bozkatzeko eskubiderik ukan. Udal Hauteskunde eta Europakoetan bozkatzeko eskubidea duten Hegoaldetik iritsitako herritar berriek, ez dute eskubide hori Frantziako presidentzialetan. Hendaian bizi, bertan zergak ordaindu, eta hauteskundeen emaitzek eurengan ondorioak ekar ditzaketen heinean, bozkatzeko aukerarik gabe Fronte Nazionalaren beldur dira asko, eta kanpaina hurbiletik jarraitzen dute.
Anaitze Agirrelarreta, SOS arrazakeria elkarteko kidea da eta urteak daramatza Hendaian bizitzen