Frantziako Gobernu berriak Europarekiko harremanetan har dezakUrteen jarrerari buruz, edota Fronte Nationalak proposatzen dituen atzerriko langileen gaineko zerga berriari buruz ere, kezkatuak dira mugazgaindiko eskualdeko langileak. Zein Iparraldean bizi diren Hegoaldeko jatorrizko herritarrak. Izan ere, Marine Le Pen-ek agindu du, atzerriko langileak kontratatzeagatiko karga sozialak %10 emendatuko dizkiola frantses estatuko enpresei.
Hortaraino Hendaiako egoera eta emaitzak hauteskundeei buruz, esplikatu dezakeena zergatik izan duen Hendaiak inguruko herriek baino partehartze apalagoa ere. %74ean kokatu baita
Urruñan, aldiz, %81ekoa izan da eta Biriatun %82koa. Urruñan Macron izan da nagusi bozken %22,7arekin, Melenchon komunista bigarren %21,93arekin, eta Fillon %21,58arekin hirugarren. Urruti baina laugarren indarra izan da Le Pen, %12arekin. Eta Benoit Hamon sozialistak %7,56ª baino ez du eskuratu.
Biriatun, Melenchon nagusitu da, Hendaian bezala, kasu hontan kasik %30ª eskuratuta. Eta Macron, %20arekin bigarren indarra izanik, Fillon eta Le Pen izan dira gero, %12,5tik gora eskuratuta. Sozialistak bosgarren indarra geratu dira Biriatun %9arekin.
Partehartzea altua izan da Urruñan eta Biriatun, %80tik gorakoa, Hendaian apalagoa. Baina orohar, uste baino partehartze handiagoa izan du atzoko hauteskunde egunak. Eguzki Urteaga soziologoak xehetasunak eman dizkigu goiz hontan Euskal Irratietan abstentzio aurreikuspen eta benetazko partehartzeari buruzkoak.