Frantziako hauteskunde presidentzialak. Kotte Ecenarroren iritzia.

Antxeta Irratia 2017ko api. 24a, 00:00

Macron eta Le Pen lehiatuko dira Frantziako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian. Maiatzaren 7an argituko da dena, baina argi dagoena da iada, 5. Errepublika denez geroztik, aurreneko aldia dela alderdi politiko tradizionalak, sozialistak eta UMP, bigarren itzulitik kanpo geratzen direla.

Lehen itzuli honetan, aurretik da Emmanuel Macron botoen %23,90 eskuratuta eta bigarren tokian Marine Le Pen %22,37rekin; hirugarren tokian legoke Fillon %19,8rekin. Eta honek iada, Macron-en aldeko bozka galdegin du ultra-eskuindarrei aurregiteko.

-Gauza bera egin du iada, Baionako auzapezak Jean Rene Etxegaraik ere, Fronte Nazionalak dakarren arriskuaren parean, eta alderdi kideek orokorki, haien hautagaien gomendioa segitzen dute. Dena dela, Ipar Euskal Herrian, emaitzak ezberdinak izan dira. Lehena Emannuel Macron izan bada ere, bozken %25arekin, ondotik UMPko Francois Fillon izan da %21,5arekin, hirugarren Jean Luc Melenchon %19arekin, laugarren Marine Le Pen %12arekin, eta Jean Lassale ondotik, %8arekin.

Hendaian, aldiz, Fronte Nazionala hirugarren indarra izan da %13,54arekin, eta 865 bozka guztira. Halere kolore gorria nagusitu da, lehen postuan Melencon komunista %26,84arekin eta 1.715 bozka, estu-estu Emannuel MACRON zentristarekin, bozken %25,39a eskuratu duelarik. Laugarren Fillon izan da Hendaian, %12,85 eskuratuta. Eta Benoit Hamon sozialistak %10a baino ez du eskuratu.

Dena dela, eta Hendaian emaitzak ezberdin izan diren arren, eskuindarren gorakada nabarmena izan da, 5 urtetan Fronte Nazioanalak %5etik %13ra pasa baita Hendaian. Eta Kotte Ecenarro auzapez sozialistak argi du ezkerreko indarrak direla galtzaile presidentzial hauetan. Ezkerra banandurik denean, komunistak nagusitu arren, ezkerra delako ahulduta ateratzen dena