Bazkari Olinpikoarekin aurtengoa borobildu aurretik, garai bateko Herri Olinpiadak gogoan hartuko dituzte dokumental batekin

Antxeta Irratia 2017ko api. 24a, 00:00

Heldu den larunbatean, aurtengo Garai Berriko Herri Olinpiadaken bikingo kaskoa nork eramango duen erabakiko dute Hondarribian. Aurtengo olinpiadak borobiltzeko bazkaria antolatu dute, eta horrekin batera, azken proba puntuagarria ere egingo dute. JOSU BELEA MAKIL IDORREAN doa lemixikoa sailkapenean 52 punturekin, baina KLARO KON GAS, ASHKORAX, BARRIO TXINOKUAK, HOK EZ PATTUK edota BIONTTUEN BIASOIA taldeek ere euren aukerak izango dituzte.

Modu batean zein bestean, aurtengo Garai Berriko Herri Olinpiadak bukatu aurretik, ostegunean, garai batekoak izango dituzte gogoan. Hari buruzko dokumentala aurkeztuko baitute.

Honen inguruan gehiago jakin nahian, Telmo Flores, Herri Olinpiadaken batzorde antolatzaileko kidearekin mintzatu gara.