Sasikoren epaiketaren harira, eskualdeko gaztetxeen egoera ikertu dugu

Antxeta Irratia 2017ko api. 21a, 00:00

Eskualdeko gaztetxeen egoera ezagutuko dugu. Hendaiako Sasiko Gaztetxeak epaiketa baitu datorren maiatzaren 3an. Dakizuenez iaz okupatu zuen Hendaiako Gazte Asanbladak Orio auzoko etxe handi bat, eta Pariseko erietxe bat horren jabea. Honek salaketa jarri die eta Oneka Jaureri Sasiko gaztetxeko kideak esan digunez, ez dute epaiketa irabazteko aukera askorik. Horren karietara. Irungo Lakaxitara jo dugu, baita Hondarribiako Gazte Xaiara eta nola ez, Hendaiako Sasiko Gaztetxera.