Fermin Muguruza Irundar musikariak jasoko du aurtengo Adarra Saria.

Antxeta Irratia 2017ko api. 21a, 00:00

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra Saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati, urtero, omenaldia egiteko. Muguruzak, “beste inork ez bezala” erakutsi duela beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna “eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara”, hala adierazi dute sariketaren epaimahaia osatzen duten hiru pertsonak. Hauek dira :

Iñaki Zarata kazetaria, Anjel Valdes musika ekoizlea eta Esther Fernandino Donostia Kulturako musika teknikaria. Ekainaren 21ean emango diote saria Muguruzari, eta egun horretarako kontzertu berezia prestatu du musikari irundarrak.

Zorionak beraz Fermin Muguruzari Antxeta Irratiaren partez !