Lopetegi zenaren omenez

Antxeta Irratia 2017ko api. 20a, 00:00

Irunabar bertso eskolako bertso-tailer taldeak, 2016ko urriaren 22an Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarraren omenez antolatu zuen kantaldia grabatu, eta berriki publiko egin du. Orduko emanaldiaren grabazioa publiko egiteko, ordea, apirilaren 13a aukeratu zuten, Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen egunaren bezpera, eta Joxe Mari Lopetegi zenaren eguna, 1875eko apirilaren 13an jaio baitzen, Irunen, orain dela 142 urte.

Aitor Errazkin Irunabar taldeko kidearekin hitz egin dugu eta harek ematen dizkigu azalpen gehiago. Emanaldi osoa, lotura honetan duzue ikusgai.

 https://irunabar.wordpress.com/2017/04/13/joxe-mari-lopetegiren-iturritik-bertsotan-kantaldia-bideoa/