Apirilaren 29tik maiatzaren lehenera, aisialdi azoka antolatu du Hendaiako udalak, turismo bulegoarekin batera. Sei gune edota jarduera orokor ezberdin izanen dira aurten, eta hamarnaka erakustalari zein merkatari. Nahia Picon, Turismo bulegoko kideak xehetasunak emanen dizkigu. Aitziber Zapirain lankideak hitz egin du berarekin.