Auto asko espero dira gaur Biriatuko ordainlekuan bereziki

Antxeta Irratia 2017ko api. 12a, 00:00

Pazko Astelehena jai eguna dela eta Iparraldean, eta Hego Euskal Herrian  Ostegun Santutik astelehena bitarteko opor txikien ondorioz, urteko zirkulazio irteera eta itzulera operaziorik handiena jasango dute gure autobideek datozen egunetan. Lapurdi eta Gipuzkoa zeharkatzen duten ASF eta BIDEGIk kudeatutako autobideek, iazkoarekin alderatuta, %5 emendatu dute zirkulazioaren aurreikuspena.