Irungo Behobia auzoa urte edo hamarkada luzetan bere horretan utzita izan dela, agerikoa da hirigintza ikuspegitik. Eta Irungo Udalak aspaldian hasi zen auzoaren birgaitzearen beharraz hitzegiten. Geografikoki, ibai-ertzean batetik, eta errepide nagusia zeharkatzen duelarik, ez da kontu erraza. Baina Udalak 1999. urteaz geroztik zintzilik duen Mendipeko Plan Berezia orain garatuko duela iragarri du Xabier Iridoy Hirigintza arloko ordezkariak. Irundik Nafarrora edo Pausurako norantzan goazela, errepide nagusiaren eskuinaldean geratzen zaigun kasik 17.906 metro karratuko lurzoruaren merkatalgune eta gasolindegi zaharraren eremua da hori. Eta bertan, dena berritzeaz gain, auzotarrentzako plaza bat, eta berdeguneak eta gaur egungo 10 merkatarien jarduerak mantendu eta berritzeaz gain, haien gainean eta aldameneko zelaian ere, hiru etxebizitza promozio egingo dituzte, haien artean guztira 44 Babes Ofizialeko Etxebizitza barne. Eta salmenta libreko beste 60tik gora.
Xabier Iridoy