Badator asteburu magikoa Hondarribiara

Antxeta Irratia 2017ko api. 11a, 00:00

Mugarik gabeko elkartasunak sortzen duen magia nagusituko da Hondarribian asteburu honetan. Hondarribia Katxikas taldeak, Greziarekiko elkartasun ekintzak antolatzen segitzen du. Artearekin eta herriko artistekin bat egin dute oraingo honetarako.  Diru bilketa kanpaina handi bat egin dute hainbat herritarren artean, eta iadanik 17 000 txartel baino gehiago saldu dituzte, beti ere, Greziako errefuxiatuei laguntza igortzeko xedez.

Salduriko txartelen zozketak, larunbata honetan izanen da, besta berezi baten bueltan, baina ostiral arratsaldean hasiko dira giroa berotzen. Aitziber Zapirain