Hondarribia, aste santurako prest

Antxeta Irratia 2017ko api. 7a, 00:00

Hondarribiari dagokionez, dena prest dute bisitariak jasotzeko. Eta Arma Plazan bisita gidatuak eskaintzeaz gain, turismo bulegoa egunero zabalik egongo da.  Alde Zaharra, Portua eta Guadalupeko gotorlekura kanpokoek ez ezik, bertakoen parte hartzea ere emendatu da azken aldian. Aste Santuetan ere, mantenduko dituzte. Hondarribia izango da eskualdeko Pazko Asteko turismo eskaintzaren erreferentzia. Baina Irunek ere, berea erakarri nahi du. Horretarako, Oiasso Erromatar Museoak, iaz 1.000 bisitari inguru jaso zituen Aste Santuko bost jai egunetan zehar, hainbat jarduera proposatzen ditu. Bertako ordezkariek eman dizkigute zenbait xehetasun, baita Luis Marianoko Turismo Bulegoko ordezkariek ere, bisitariak galdetu edo bilatu ohi duenari buruz ere Txomin Sagarzazu alkatearekin hitz egin dugu. Maia Muruaga lankideak aldiz, Bidasoako ardo eta gastronomiari bultzada emateko helburuarekin, bi argitalpen berri kaleratu dituztela Bidasoa Bizirik eta Basquetour-ekin batera egiten den Euskadi Gastronomikoa Produktu Kluben promozioaren baitan jakinaraziko digu. Esperientzia gastronomiko ezberdinak eskainiko dituzte hurrengo hilabeteetan eskualdean.