Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako langileek, Lan Hitzarmena berritzea lortu dute

Antxeta Irratia 2017ko api. 7a, 00:00

ELA sindikatuak jakitera eman du, atzo Irungo Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako langileek, Lan Hitzarmena berritzea lortu zutela. Bidasoa XXI eta Oiasso dira kiroldegi publiko hauen kudeatzaileak, Udalak azpikontrataturik. Eta bertako langileen baldintza ekonomikoak kaxkarrak izanagatik, lan-gatazkak izan dituzte urte luzetan. Oraingo honetan, %1,5eko soldataren igoera lortu dute aurtengo, %3koa 2018rako eta 2019rako KPI edo IPC delakoarena. Horrez gain, aintzinatasun plusa ere adostu dute. Garaipen handia dela dio ELAk, eta horrexeagatik Jon Urkola, Oarso-Bidasoaldeko ELA sindikatuko Zerbitzuetako arduradunarengana joko dugu. (ELK.)