ETA erakundearen armagabetzea dela eta, programazio berezia eskainiko dizuegu bihar egun osoan zehar. Baionan bertan izanen gara egun osoan zehar. 09:00etatik landa, irrati saioa hasiko dugu zuzenean Baionatik bertatik.Azken orduko informazio oro, helaraziko dugu, lekukotasunak bilduko ditugu eta beti ere, informazio zuzen-zuzena emanen dizuegu.
Goizeko 9.00ak baino lehen aurkezpen publiko bat egonen da. Nazioarteko egiaztatzaileak, euskal instituzio nagusietako ordezkariak eta Luhusoko ekintzaileak dira parte hartzekoak. Bestalde, Bake Bideak jakinerazi duenez, debateak goizeko 10.30etan Atalante zinemagelan abiatuko dira. Aitor Errazkinek xehetasun gehiago ematen dizkigu