Larunbata hontan, ”Zuhainpeko Soinuak” ikusgarri musikala taularatuko dute Irungo Amaia Kultur Zentroan. Mireia Gabilondok zuzenduriko proiektu honetan, Jean Mixel Bedaxagar, Juan Mari Beltran, Mixel Etxekoparrek, edota Maider Ansak parte hartzen dute. Belaunaldi ezberdinetako euskal musikari eta artistak. Eta hizkuntzaren eta kulturaren gurasoengandik seme-alabenganako ahozko transimisioaren ideian oinarritutako lana izanik, Xiberotar kultura dute nabarmenduko, Xiberoako musikak eta bertako herri-tradizioen eta kultur-ondarearen aberastasuna plantan emanez. Ikusgarria larunbatean taularatuko dute Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan. Eta sarrerak 7,40 eurotan dituzue Turismo Bulegoan, kutxasarrerak.net atarian edota egunean berean, saioa hasi baino ordubete lehenago Amaia Kultur Zentroko lehiatiletan.