Hondarribian, bigarren urtez Bilbao Mendi Film Festivaleko Mendi Tourraz gozatu ahalko dugu. Iazko arrakastaren ondotik, Hondarribiko Udalak Zineuskadik lagundutako ekitaldiarekin bat egitea erabaki du, eta Itsas Etxean mendia, abentura eta zinemagintza uztartzen dituen festibal hontako filmarik onenak pasako dituzte gaur eta bihar. Jabier Barriazarra, Bilbao Mendi Film Festibaleko zuzendariak esplikatu digunez, 2016ko jaialdiaren hoberena bildu dute Hondarribian eskaintzeko.
Saioak 20:00etatik aurrera izango dira gaur eta bihart, eta sarrerak 3 eurotan salgai dituzue Arma Plazan, Kutxabank sarrera salmenta atarian. Edo gaur zein biharkoan, egun bereko saioa hasi baino bi ordu lehenago Itsas Etxeko lehiatiletan. Gaur hiru dokumental pasako dituzte. Zinemagintza gai oso konkretua bada ere, 9.000 ikusle inguru bildu dituzte Bilbon festibalaren 10. ekitaldian. Euskal Herrian mendiak asko mugitzen duelako, eta zentzu horretan, festibala ere erreferentzia bilakatzen hasia dela deritzo zuzendariak.