Gipuzkoako Txikien azoka hasiko gaur Ficoban

Antxeta Irratia 2017ko mar. 31a, 00:00

Gogoan hartu gaur 16:30etan Gipuzkoako Txikien Azokaren bigarren edizioak ateak zabalduko dituela. Igandera bitartean 30 erakusketari bildu dira, jaioberrietatik 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako produktu eta zerbitzuak aurkeztuko dituztelarik, Ficoba erakustazokan. Ume txikiak dituzten familiek edo guraso izatear daudenen intereseko tailer eta hitzaldiak ere eskainiko dituzte asteburu guztian zehar.  Erakusketariekin batera, hitzaldiak, musika eta jokoen bidezko haur txikien estimulazio goiztiarra garatzea, psikomotrizitatea, kiropraktika, hizkuntzen jokoak, haurdun dauden emakumeentzako edoskitze oharrak edota eskola jazarpenari buruzko konferentziak ere izango dira. Hauek dira ordutegi eta prezioak :

Ostiralean, 16:30etik   20:30era.

Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Helduek, 2€; umeek (12 urte arte) dohainik.

Antolatzaileekin hitz egin dugu