Korrikaren hasiera eta amaiera zuzenean emango dugu Euskal Irratietan, hainbat hedabieen arteko elkarlanari esker. Ostegun hoetan 16:05etan hasiko dugu irrati saioa eta apirilaren 9an ere, Iruñean izanen gara.
Horrez gain, gure eskualdean, Lapurdi osoan, Zuberoan eta Baxe Nafarroan eginen diren kilometro guztien berri emanen dugu zuzenean, programazio bereziarekin.
Antxeta Irratiak, Hendaian eginen du bere kilometroa. Apirilaren 4an, asteartearekin 15:30ak inguru dugu hitzordua herriko etxe aitzinean.