Krea Bidasoa, Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Sormenaren Azoka, Ficobara heldu da, Bidasoa Biziriken eskutik. Azoka-proposamen berri honek topagune izan nahi du ekintzaileek, enpresek, erakunde publikoek eta pribatuek, finantza-erakundeek eta beste eragile batzuek elkarren artean esperientziak truka ditzaten, kontaktuak egin ditzaten, elkarlanerako aukerak antzeman ditzaten eta Bidasoa eskualdeak ekintzailetzarako eta enpresa-berrikuntzarako eskaintzen dituen babesak ezagutu ditzaten. Gaur ospatzen ari dira azoka eta jende andana bildu da bertan. 250 lagun bildu ziren iaz eta aurten, baliteke gehiago izatea. Azokaren inguruan bere ikuspundua ematen digu Txomin Sagarzazu Hondarribiako alkateak.