Hondarribiako Alde Zaharreko Kultur Etxean ‘Zinegoak’ ekimena ikus ahal izango da gaur arratsean. Otsailaren 20tik martxoaren 5a bitartean ospatutako Bilboko Gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia garapen betean aurkitzen da. Eta aurten Bilboko 10 zinema aretotan 8.000 ikusle bildu ondotik, herriz herri ari dira orain, zinemaren eta artearen bidez identitate, genero eta sexu aniztasunaren gaietan sakontzeko xedez. Hitzordua bihar emana da, 19:30etan, Kultur Etxean eta dohainik, sei laburmetrai pasako dituztelarik. Ikuslea ez da emanaldira sartu bezala aterako. Julen Nafarrete antolatzaileetariko batekin hitz egin dugu.